karbono-14aren bidezko datazio
- 1. Fis.
- sin. erradiokarbono-datazio
Karbonodun materialak datatzeko karbonoaren C-14 isotopo erradioaktiboaren desintegrazioaz baliatzen den sistema. Aztarna batean dagoen C-14aren ehunekoa neurtuz, jakin daiteke aztarnaren materia biziduna noiz metatu zen, handik aurrera hasi baitzen C-14aren desintegrazioa (C-14aren erdibizitza 5.730 urtekoa da). Izan ere, karbonoaren gainerako isotopoak egonkorrak dira, eta horien kantitatea ez da gutxitzen; gainera, izakia bizi den artean, C-14aren ehunekoak ia konstante dirau, atmosferan izpi kosmikoek sortzen dutena bizidunetara igartzen baita elikatze-katearen bidez.